Urtea bertsotan hasiko dira Irurtzunen

Guaixe 2023ko abe. 22a, 10:57

Ilbeltzaren 7an, igandea, Pikuxarrek antolatutako bertso desafioa izanen da. Aurretik, ilbeltzaren 3an, asteazkena, film laburren emanaldia izanen da, gabonetako programaren barruan.

Ilbeltzaren 7an, igandea, Pikugabonak egitarauari amaiera emanez, Pikuxarreko Bertso desafioa izanen da, Irurtzungo euksal elkartean. Bertso saioa 18:30ean izanen da. Larraun eta Barañain bertso eskolen arteko desafioa izan ohi da saioa. Ilbeltzaren 3an, asteazkena, 19:30ean, Urko Mauduiten film laburren emanaldia izanen da.