Areto futbola

Ion Cerviñok El Ejidon jokatuko du, utzita

Guaixe 2024ko urt. 8a, 11:05

Ion Cerviño irurtzundarra. XOTA

Osasuna Magna Xotako jokalari irurtzundarrak bigarren mailako Almeriako taldean jokatuko du denboraldia bukatu arte.

Osasuna Magna Xotako Ion Cerviño areto futbol jokalari irurtzundarrak areto futboleko bigarren mailako Almeriako El Ejido FS taldean jokatuko du denboraldi bukaera arte, utzita. Cerviñok berak eskatu zion Xotako kirol zuzendaritzari beste talde batean utzita jokatzea, minutu gehiago jokatu ahal izateko. Haren eskaera aintzat hartuta, bigarren mailako Almeriako El Ejido taldeko jokalari izango da aurten Cerviño. Bertan Josu Mendive Xotako taldekidearekin jokatuko du, Mendive El Ejidon baitago, utzita. 

Ion Cerviñok 2025eko ekainaren 30era arteko kontratua du Xotarekin. Bere helburua Almerian jokalari gisa hobetzea da, progresioa lortzea, datorren denboraldian Miguel Hernandezek zuzentzen duen Osasuna Magna Xotan aukera gehiago izateko. “Erabaki pertsonala da. Urte asko daramatzat Xotan, eta oraindik ez dut minutu garrantzitsu asko jokatzeko aukerarik lortu. Helburua gehiago jokatzea da, jokalari gisa gehiago trebatzea eta heztea, datorren denboraldirako hemen borrokatzeko gogo eta ilusio gehiagorekin itzultzeko” azaldu du Cerviñok. Jokalari irurtzundarrak gaineratu du Roberto Martilekin eta Miguel Hernandezekin adostuta hartu zuela erabakia, eurek animatuta. “Erabakia hartu baino lehen buelta asmo eman nizkion. Robertorekin eta Miguelekin hitz egin nuen, eta erabaki genuen jokalari gisa hezi ahal izateko, niretako onena jokatzea zela, eta nire erabakia beste talde batean utzita jokatzea baldin bazen, eurak ados zeudela. 

Ejidora joateko gogotsu dago Cerviño. Tafallan utzita jokatu zuen, baina Nafarroatik kanpoko talde batera jokatzera ateratzen den lehen aldia izango da. Denboraldi bukaerara arte jokatuko du Almeriako taldean. “Josu Mendive bertan dago, eta hori ere alde dut. El Ejido ongi ari da, Play-off-etik gertu dago, eta bigarren itzulian lan ona egitea da helburua, Play-offetan sartzeko. Ea bertako zaleei poztasuna ematen diegun. Bertako zuzendari eta taldekideengatik asko ikasi nahi dut, eta euren jokatzeko moldeetan trebatu”.