Irurtzungo Hydro Extrusion Spain enpresako langileen ordezkariek (LABek 4 delegatu, CCOOk 3 eta UGTk 2) jakinarazi duenez, azkenaldian enpresako zuzendaritzak "aitzakia bera erabiltzen du kaleratze objektiboetarako: konfiantza galtzea, errendimendu txikia, atalaren berrantolaketa, eta abar. Baina horiek guztiak bidegabetzat jo ditu justiziak". Enpresa batzordeak zuzendaritzari kaleratzeak "modu umiliagarrian" eta aldez aurretiko jakinarazpenik eman gabe egitea eta kaleratuak birkokatzeko aukerarik ez ematea egotzi dio. Horregatik, enpresa batzordeak langileak protesta bilkuretan parte hartzera deitu ditu.