Mendizaleak mendira

Guaixe 2024ko urt. 12a, 13:04

Ilbeltzaren 14an, igandea, Sabando eta Maeztu arteko ibilbidea eginen dute Sakanako Mendizaleak taldeko kideek.

Sakanako Mendizaleak taldeak mendi irteera eginen du ilbeltzaren 14an, igandea; Sabando eta Maeztu ibilbidea eginen dute mendizaleek. 07:00etan Irurtzunen elkartuko dira mendira joateko. Manolo Igoa eta Pedro Gonzalez dira mendi irteeraren arduradunak.