Areto futbola

Xotak ezin izan zuen Orvinarekin

Guaixe 2024ko urtarrilaren 17a

Emakumezkoen Lehen Senior Mailako hamaikagarren jardunaldiak ez zuen Sakanan punturik utzi

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan Irurtzungo Xota taldeak Ezkaba kiroldegian jokatu zuen sailkapenean azkena den Lacturale Orvina B taldearen kontra. Hasieran bi taldeek lehia estua izan zuten. Seigarren minutuan Orvina aurreratu zen, baina berehala bana berdindu zuen Xotak. Hortik aurrera, ordea, Orvinak aginte makila hartu zuen eta, azkenean, 4 eta 1 irabazi zion Xotari. 

Promesas EDF taldeak jarraitzen du Lehen Senior Mailako lider (28 puntu). Xota bosgarren postuan dago (13 puntu). Abenduaren 21ean, igandea, 12:30ean Xotak sailkapenean laugarren eta arerio zuzena duen Txantrea taldea hartuko du Irurtzungo Atakondoa kiroldegian, 12:30ean.