Muslariaren mus txapelketa

Guaixe 2024ko urt. 18a, 13:29

Ilbeltzaren 20an, 26an, 27an eta otsailaren 3an, Irurtzungo Euskal Herriko txapelketarako kanporaketak eta Felix Urra Mariñelarena txapelketa jokatuko dira.

XV. Euskal Herriko Mus Txapelketaren martxoaren 23an jokatuko da Zuberoan, eta zazpi herrialdetako finalak marxoaren 9an izanen dira, beraz, herritan dagoeneko txapelketarako kanporaketak jokatzen hasi dira. Irurtzunen ilbeltzaren 20an, larunbata, izanen da lehenengoa, Pikuxarren, 16:30ean. Irurtzungo txapelketak Felix Urra Mariñelarenaren izena hartu zuen; duela bost urteko ilbeltzaren 3an hi zen eta mus txapelketaren Irurtzungo kanporaketaren antolatzailea zen, hur gogorazteko haren izena eta txapelketa eman diote.

Irurtzungo txapelketak ilbeltzaren 26an, ostirala, 18:30ean, Larrazpin jarraituko du, eta beste kanporaketa bat ilbeltzaren 27an, larunbata, 16:30ean, Moncloa tabernan izanen da. Azkena otsailaren 3an, larunbata, izanen da, 16:30ean, Iratxo elkartean. Irurtzungo Felix Urra Mariñelarena txapelketaren eta Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketaren finala otsailaren 17an, larunbata, izanen da, Iratxon.