Pikuxar euskal txokoak hartu zuen Felix Urra Mariñelarena mus sariketako aurreneko kanporaketa ilbeltzaren 20an, larunbatean. Bederatzi bikote neurtu ziren kartekin. Finalean garaipena Amaia Mauduitek eta Patricia Baldak eskuratu zuten, Aitziber Iragi eta Andoni bigarrenak izan ziren. Irurtzungo mus txapelketako hurrengo bi kanporaketak asteburuan jokatuko dira: ilbeltzaren 26an, ostirala, 18:30ean, Larrazpin, eta ilbeltzaren 27an, larunbata, 16:30ean, Moncloa tabernan. Atzeneko kanporaketa Iratxo elkartean jokatuko da otsailaren 3an, larunbata, 16:30ean. Elkarte berean Felix Urra Mariñelarena sariko finala jokatuko dute Irurtzungo muslari onenak. Hori otsailaren 17an, larunbata, izanen da.
XV. Euskal Herriko Mus Txapelketaren martxoaren 23an jokatuko da Zuberoan. Han zazpi lurraldeetako muslari onenak neurtuko dira. Horretarako, lehenik herrietako kanporaketak jokatzen ari dira. Herrietako muslariak herrialdeetakoekin neurtuko dira. Hori martxoaren 9an izanen da, herrialdeko muslari onenak jokoan ikusi eta Euskal Herriko finalerako txartelak banatuko dituzte. Felix Urra Mariñelarena mus txapelketaren Irurtzungo kanporaketaren antolatzailea zen, hura gogoratzeko haren izena eman diote herrian antolatutako txapelketari.