Nafarroako 16 urtez azpiko selekzioak lagunarteko partida jokatuko du Xotako seniorren kontra ilbeltzaren 24an, asteazkena, 20:00etan Irurtzungo Atakondoa pabilioian, prestaketa gisa.
Xotak ligan galdu
Ilbeltzaren 21ean Xotak Txantrea hartu zuen Irurtzunen, Lehen Senior mailako hamabigarren jardunaldian. Partida hasi eta bost minutura Txantreak Xotaren atea zulatzea lortu zuen, markagailuan 0 eta 1 ezarriz. Roberto Martilek entrenatzen dituen neskak partidari buelta ematen saiatu ziren, baina ezin. 22. minutuan Txantreak bigarrenez sartu zuen baloia, eta partida maldan goran jarri zitzaion talde irurtzundarrari. Partidari buelta ematen saiatu ziren, baina markagailuan ez zen aldaketarik egon eta 0 eta 2 galdu zuen partida talde irurtzundarrak.
Lehen senior mailako lider sendoa Promesas taldea da (31 puntu). Liderrak 9 puntu ateratzen dizkio Cantera taldeari (22 puntu). Hain zuzen ere, ilbeltzaren 27an Xotak Cantera taldea izango du aurkari Cascanten, 12:00etan.