Sagastitarrenean, goi burgesiako familia batean, alabarekin ez da giro. Ane giza ekintzaile fiminista da, eta bere lehen abizena erabaki eta amarenaren alde egin du. Anton Sagasti familia buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amaru eta martingala guztiak erabiliko ditu alabak abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan. Hori da Sagastitarrak antzezlanak kontatzen duena, eta ilbeltzaren 28an, igandea, Irurtzungo kultur etxean izanen da, euskaraz. Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxeberria eta Koldo Olabarri dira komediaren antzezleak, Ramon Madaularen lana da eta Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du.
Sarrerak aldez aurretik 6 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean.