Gozamenezko scape rooma, Irurtzunen

Guaixe 2024ko urt. 26a, 12:39

Gozamenez scape roomaren txoko bat. ERRAN.EUS

Ilbeltzaren 27an, ostirala eta larunbata, Tramankuluk sortutako heskuntza afektibo sexualari buruzko ihes gela izanen da, Irurtzungo kultur etxean.

Gozamenez programaren barruan, hezkuntza afektibo sexualari buruzko scape rooma eginen dute ilbeltzaren 27an, larunbata, arratsaldez, Irurtzungo kultur etxean. Ekimena Irurtzungo eskualdeko gizarte zerbitzuko mankomunitateak eta Irurtzungo Udalak antolatu du, eta parte hartzeko aurretik gizarte zerbitzuetan izena eman behar da: 605 466 805 telefonoan edo prebentzioa@ssbirurtzun.eus epostan.