Xotak Cantera taldea izan zuen aurkari otsailaren 27an Cascanten jokatutako partidan. Partidaren hasieran Canterak aginte makila hartu zuen eta lehen 10 minutuetan hiru gol sartu zizkion Irurtzungo taldeari, Xotako jokalariak hankaz gora utzita. Partida hasiera oso kaxkarra izan zen irurtzundarrendako, defentsan hutsune nabarmenak izan zituztelako. Cantera taldearen nagusitasunak aurrera jarraitu zuen eta 18. minuturako 5 eta 0ko tartea lortu zuten.
Xota hobeto aritu zen bigarren zatian, baina halako errenta bati buelta ematea ia ezinezkoa zen. Nolanahi ere, itxura askoz ere hobea eskaini zuten.
Promesas EDF taldeak jarraitzen du Emakumezkoen Lehen Senior mailako lider (32 puntu). Xota bosgarren da sailkapenean (13 puntu). Otsailaren 2an, ostirala, Xotak laugarren postuan dagoen Mendialdea taldea hartuko du Atakondoan, 19:45ean.