Ihote bazkarirako txartelak asteburuan salgai jarriko dituzte

Guaixe 2024ko otsailaren 1a

Irurtzungo plazan mozorrotuen desfilea. ARTXIBOA

Otsailaren 10ean, larunbatarekin, izanen da bazkaria.

Ohi denez, Irurtzungo ihoteetan herri bazkaria izanen da. Mozorrotuen bazkaria eskolako jantokian izanen da, otsailaren 10ean, 14:30ean. Bazkarira joan nahi dutenek txartelak erosteko Erga Larreak elkartetik pasa beharko dute otsailaren 2an, ostiralean, 18:00etatik 21:00etara eta otsailaren 3an, larunbatean, 12:00etatik 14:00etara. Helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte, 12 urte bitarteko haurrek, berriz, 10 euro.