Udalak idazkari lanpostua betetzeko deialdia egin du

Guaixe 2024ko ots. 7a, 11:12

Irurtzungo herriko etxea. ARTXIBOA

Hautatutako pertsonak aldi baterako ariko da lanean.

Irurtzungo Udaleko idazkari lanpostua bete gabe dago. Beraz, udalak behin behinean idazkari lanak egiten duen pertsona bat behar du. Hori dela eta, Irurtzungo Udalak urgentziaz pertsona bat kontratatzeko oposizio lehiaketa deitu du. Deialdian parte hartu nahi duenak eskabideak otsailaren 13ko 14:00ak arte aurkez ditzake. Deialdiaren oinarriak Irurtzungo udaletxean eta irurtzun.eus webgunean daude. Idazkari lanpostua A mailakoa da eta euskarazko C1 hizkuntza eskakizuna du.