Irurtzungo Udalak Hydro enpresari bi lan egiteko behin betiko onespena eman dio. Lantegiaren hegoaldeko luzera guztian espaloi bat dago, eraikinaren perimetro guztian bezala. Langileen joan-etorrirako espaloi perimetrala estaliko du orain enpresak, instalazioa behar bezala ebakuatu ahal izateko.
Bestetik, lantegiaren hegoaldeko fatxada horretan eraikin berri bat eginen du, han soda depositua eta bere makineria jarriko ditu. Horrekin Hydrok lortuko du soda hornidura puntua ekoizpen prozesura gehiago hurbiltzea. Lantegia baino beherago errepidea dago. Haren maila berean eginen dute soda biltegia, eraikinaren sotoan. Eraikuntzak behe eta lehen solairuan makineria izanen du.