Felix Urra Mariñelarena Sariketa finalari begira

Guaixe 2024ko ots. 15a, 09:01

Iratxo elkarteko kanporaketako parte hartzaileak. UTZITAKOA

Otsailaren 17an, larunbata, Iratxo elkartean, Irurtzungo mus txapelketaren eta Euskal Herriko Mus Txapelketarako Irurtzungo ordezkariak aukeratzeko finala jokatuko da. 

Lau kanporaketetan 43 bikotek parte hartu dute. Haiek jokatu ondoren, Felix Urra Mariñelarena mus sariketak baditu zortzi bikote finalistak. Haien artean muslari trebeenak zein diren otsailaren 17an, larunbata, Iratxo elkartean jokatuko den finalean erabakiko da. Pikuxar euskal txokoak hartu zuen aurreneko kanporaketa ilbeltzaren 20an eta izena eman zuten bederatzi bikoteen artean Amaia Mauduitek eta Patricia Baldak eta Aitziber Iragik eta Andonik eskuratu zuten finalerako txartela. 


Moncloa tabernako finalistak. UTZITAKOA

Larrazpi gazte elkarteko kanporaketan lau bikote neurtu ziren ilbeltzaren 26an. Han Ivan Jaunarena eta Adrian Betelu eta Agostino eta Ivan Navarro bikoteek lortu zuten finalerako txartela. Moncloa tabernan ilbeltzaren 27an dozena bat bikote neurtu ziren. Finalerako sailkatu ziren Alberto eta Iosu Maestre eta Patxi Araña eta Asier Gartziandia bikoteak. Azkenik, Iratxoko kanporaketa otsailaren 3an jokatu zuten 18 bikotek. Finalera pasa, ordea, Manolo Mariñelarena eta Mikel Goldarazena eta Ritxard Cidrian eta Pello Eulate bikoteak pasa ziren. 


Marisa Garzia eta Juana Urraren eta Xabier Agustin eta Iosu Maestreren arteko partida. UTZITAKOA

Nafarroako kanporaketara
Kanporaketa horiek ere balio izan dute Euskal Herriko Mus Txapelketako Nafarroako kanporaketarako bikoteak sailkatzeko. Zazpi bikotek lortu dute txartela: Amaia Mauduit eta Patricia Balda, Ivan Jaunarena eta Adrian Betelu, Alberto eta Iosu Maestre, Patxi Araña eta Asier Gartziandia, Manolo Mariñelarena eta Mikel Goldarazena, Ritxar Cidrian eta Pello Eulate eta, azkenik, Juana Urra eta Marisa Garzia.