Hodei Magoaren ikuskizuna Irurtzunen

Guaixe 2024ko ots. 9a, 12:29

Otsailaren 18an, igandea, %100 Hodei magia ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean.

Magia, umorea eta lotsagabekeria bete-betean uztartzen dituen ikuskizuna da %100 Hodei; Hodei Magoak ikuskizun honetarako propio sortutako magia efektu "harrigarriak" ditu, eta magoaren propio diren ironia eta umorea ere azaltzen da. Otsailaren 18an, igandea, 17:30ean, %100 Hodei magia ikuskizuna Irurtzungo kultur etxean izanen da. Sarrerak hiru eurotan eros daitezke Irurtzungo Udalaren webgunean edo kultur etxean.