“Nafarroako kirolariak Palestinan bakearen alde” lelopean Yala Nafarroa Palestinarekin eta Gazarekin Elkartasun Aktiboa plataformek bideoa argitaratu dute. Bertan Nafarroako kirolari ugariren atxikipena jaso dute, Palestina jasaten ari den genozidioa irmoki salatzeaz gain, Israeli genozidioa gelditu eta Gazan su etena exijitzeko. Tartean dago Osasuna Magna Xotako Dani Saldise areto futbol jokalari irurtzundarra. “Ni Palestinako genozidioaren kontra nago” esaten du Saldisek bideoan.
Saldiserekin batera, Maider Irisarri, Oier Sanjurjo, Marta Mendia, Abel Barriola, Mai Garde, Iñaki Perurena, Juan Martinez de Irujo, Unai Laso, Oinatz Bengoetxea, Irati Etxarri, Naiara Irigoien, Iñigo Monreal, Fernando Goñi, Anne Senosiain, Maika Iraizoz, Koldo Aldaz, Nerea Pena, Juan Iribarren eta kirolari gehiago ateratzen dira bideoan.