Areto futbola

Osasuna Magna Xotak Linhares denboraldi osorako galdu du

Guaixe 2024ko ots. 13a, 10:37
Linhares, min hartu zuen unean. XOTA

Jokalari brasildarrak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan haustura du

Osasuna Magna Xotak jokalari garrantzitsua galdu du, Jhonatan Linhares jokalariak lesio larria baitu. Xotak eta Ribera Navarrak jokatutako lagunarteko partidan lesionatu zen jokalari brasildarra, baina egindako azterketek okerrena baieztatu dute: eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan haustura du Xotako jokalariak, eta denboraldia galduko du. Une latz hauetan Xotak bere babesa eta animoa eskaini dio jokalariari.