Eduardo Galeanori eta giza eskubideei eskainitako emanaldia da Koiuntura + arte. Uruguaiar idazlearen testuak Koiuntura taldearen abestiekin uztartzen dituzte Resu Ansorena Larrion, Josu Castillo Tiscar, eta Luis Fernandez Reyes artistek. Haiekin batera Unai Otegi musikaria eta Uxua Echeverria perkusionista daude, eta kontzertu errezitalean zehar ere zuzenekoaren irudiak proiektatzen dira Richard Osesen eskutik. Otsailaren 25ean, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean Koiuntura + arte erriztalaren emanaldia izanen da.