Areto futbola

Promesas liderraren kontra jokatuko du Xotak

Guaixe 2024ko ots. 21a, 10:45

Emakumezkoen Lehen Senior mailako hamaseigarren jardunaldia Logroñon jokatuko du talde irurtzundarrak

Emakumezkoen Lehen Senior mailako hamaseigarren jardunaldian atseden jardunaldia zegokion Irurtzungo Xota taldeari. Sailkapean ez da aldaketa handirik egon eta Logroñoko Promesas liderrak jarraitzen du lider (38 puntu). Xota bosgarren da (13 puntu). 

Hain zuzen ere, otsailaren 24an, larunbata, Xotak Promesas liderra izango du aurkari. Partida Logroñon jokatuko da, Breton de los Herreros kiroldegian, 18:00etan.