Autodefentsa feminista tailerra Irurtzunen

Guaixe 2024ko ots. 22a, 15:52

Irurtzungo Martxoak 8ko elkarretaratze bat. ARTXIBOA

Otsailaren 24an, larunbata, Irurtzungo Emakume Taldeak autodefentsa tailerra antolatu du, Elena Malaguillarekin.

Elena Malaguilla biolentzia matxistatik bizirik atera zen emakume bat da, eta trebakuntza baten ondoren autodefentsa feministan irakaslea da. Otsailaren 24an, larunbata, 16:00etatik 20:00ak ingurura, Autodefentsa feminista ikastaroa emanen du Irurtzungo Atakondoako kiroldegian, Irurtzungo Emakume Taldeak antolatuta Irurtzungo Udalaren laguntzarekin. Posible bada esterilla eramateko oharra zabaldu du antolakuntzak. Leku mugatuak dira eta izena irurtzungoemakumetaldea@gmail.com postan egin behar da.