Vivian Maier argazkilaria izan zen, baina etxez etxe umeak zaintzen zuen bizibide. XX. mendearen erdialdean argazkiak atera eta atera ibili zien Amerikako Estatu Batuetan, eta askotan errebelatu gabe utzi zituen. Bere material guztia kutxa batzuetan agertu ziren, handik urte batzuetara. Eszenatokian bi antzezle agertzen dira, eta antzerki bat egin behar omen dute, baina argazkiz eta negatiboz betetako kutxa bat aurkitu dute. Kuku ezktuan dauden emakumeak antzezlanaren sinopsia da, eta martxoaren 3an, igandea, 18:30ean, Irurtzungo kultur etxean emanaldia izanen da. Sei urtetik gorako haurrendako eta familiei zuzendutako ikuskizuna da, euskaraz.
Gonbidapenak Irurutzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean eskura daitezke.