Emakumezkoen Lehen Senior mailan hamaseigarren jardunaldia jokatu zen. Xotak Errioxako bidea hartu zuen Promesas liderrarekin jokatzeko. Irurtzundarrek bazekiten partida zaila zutela aurretik, baina aurreikuspenak azkar konfirmatu ziren. 7. minuturako aurreratu zen Promesas, eta 28. minuturako 4-0ko errenta hartu zuten errioxarrek. 34. minutuan irurtzundarrek gola sartu zuten, baina berehala bosgarrena egin zuen Promesasek eta 5-1 gailendu zen.
Promesasek jarraitzen du Emakumezkoen Lehen Senior mailako lider sendo (41 puntu). Xota seigarren da (13 puntu). Martxoaren 3an, igandea, Xotak 14 punturekin sailkapenean bosgarren den eta arerio zuzena den Murchante hartuko du Atakondoa pabiloian, 11:00etan hasiko den partidan. Bosgarren postua dago jokoan, eta lehia estua espero da.