Asier Llamasek, Osasuna Magna Xotako atezainak, ezingo du ostiralean Xotak Jaenen kontra Anaitasunan jokatuko duen partida erabakigarria jokatu. Entrenatzen ari zela lesionatu zen, ezker zangoan. Alejandro Palazon bigarren atezainak ordezkatuko du irurtzundarra.
Azkeneko jardunaldiak galdu eta gero, martxoaren 1ean bolada txar hori atzean uztea ezinbestekoa da talde irurtzundarrarendako. “Eskuan dugun guztia egin behar dugu hiru puntuak Anaitasunan geratzeko” azaldu du Dani Saldise jokalari irurtzundarrak.