Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko mar. 19a, 11:20
Plaza eta gaztetxoko ondoko autoendako aparkalekua. ARTXIBOA

Aurtengo zerga da ordaindu beharrekoa.

Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, 2024ko Ibilgailuen Gaineko Zerga apirilaren 3ean kobratuko duela. Udal zergak beraien kontu korronteetan helbideratuta dituztenei handik kobratuko die udalak aipatutako egunean. Udal ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek etxean jasoko dute zenbatekoaren berri eta apirilaren 3an ordaintzeko epea despeditzen dela jakinarazten duen agiria. Kasu horretan daudenek ordainagiriarekin udalak kontua duen Irurtzungo edozein aurrezki kutxa edo bankutan ordain dezakete. Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, borondatezko ordainketa epea pasa ondoren, hau da, apirilaren 4etik aurrera ordaindu ez duenari %5eko errekargua exijituko dio.