Areto futbola

Xotak azken minutuetan galdu zituen 3 puntuak

Guaixe 2024ko mar. 7a, 09:25

Emakumezkoen Lehen Senior mailako hamazazpigarren jardunaldiak ez zuen Irurtzunen punturik utzi

Lehen Senior mailan Xotak Murchante taldea hartu zuen Irurtzungo Atakondoan. Bi taldeak ongi hasi ziren eta 16. minutuan Xotak markagailua mustu zuen. Lehia bizi-bizia izan zen, borrokatua, eta lehen zatia despeditu baino lehen Murchantek berdintzea lortu zuen. Bigarren zatian bi taldeak gogotsu aritu ziren berdinketa apurtu nahian. 37. minutuan, partidako azken minutuetan, Murchantek bigarrena sartu zuen, eta nahiz eta irurtzundarrak modu guztietara saiatu, markagailua ez zen gehiago mugitu eta 1-2 galdu zuen Xotak. 

Promesas talde errioxarrak jarraitzen du Lehen Senior mailako lider (41 puntu), eta Xota seigarren da (13 puntu). Martxoaren 9an, larunbata, 16:00etan, Xotak sailkapenean azkena den Ribera de Navarra taldearen kontra jokatuko du Tuteran.