Eko baratzeei buruzko formakuntza

Guaixe 2024ko mar. 8a, 11:21
Felix Mendia Irurtzungo eko baratzeen erabiltzailetako bat baratzetan. ARTXIBOA

Martxoaren 11n, astelehena, baratze ekologikoen inguruko formakuntza saioa eginen dute, Irurtzengo udaletxean.

2023ko uztailean baratze ekologiko komunalak martxan jarri zituzten Irurtzunen Berrozen. 31 lursail daude eta bakoitza ehun metro karratu ingurukoa da. Helburuetako bat nekazaritza ekologikoa bultzatzen da eta, beraz, ekologikoak izan behar dute. Hortaz, Irurtzungo eta Arakilgo Udalak Eko baratzak formakuntza antolatu du  martxoaren 11n, astelehena,18:00etan, Irurtzungo udaletxean.