Beste urte batez Irurtzunen mendiaren inguruan hausnartzeko eta hitz egiteko aukera izanen da Iratxo elkarteak eta Irurtzungo Udalak antolatutako Mendi Jarduerak jardunaldietan. Martxoaren 14an, ostegunean, hasiko da programa Mendia, osasuna eta egoera fisikoaren hobekuntza hitzaldiarekin (gaztelaniaz), eta mendi irteera batekin itxiko dute egitaraua, martxoaren 24an, igandea. Tartean proiekzioak eta solasaldiak izanen dira: HRP Pirinioetako zeharkaldi handia, eta Udalatx ura eta atxa martxoaren 15ean; Into the ice, martxoaren 22an eta Bideak irekitzen Arabia Saudi martxoaren 23an.
Irurtzungo 2024ko Mendi Jarduerak egitaraua
Martxoak 14 osteguna
19:30, kultur etxean
Hitzaldia eta solasaldia: Egoitz Carrionen Montaña, salud y mejora de la condición física. Gaztelaniaz. Doan.
Martxoak 15 ostirala
19:00, kultur etxean
Proiekzioa eta solasaldia: HRP Pirinioetako zeharkaldi handia Zigor Gartzia Zianekin eta Paula Laitarekin. Euskaraz. Doan.
Film dokumentalaren emanaldia: Udaltx ura eta atxa Udalatx mendia babesteko deia Besaide Mendizale Elkartearen lana. Euskaraz gaztelaniazko azpidatziekin. Doan.
Martxoak 22 ostirala
19:00, kultur etxean
Proiekzioa eta solasaldia: Into the ice Eñaut Izagirre Estibalitzen eskutik. Pelikularen sarrera moduan 20 minutuko diapositiba proiekzioa. Sarrera: 2 euro. Elebiz.
Martxoak 23 larunbata
19:00, kultur etxean
Proiekzioa eta solasaldia: Abriendo camino Arabia Saudi Uxue Loizu eta Maiajalen Rojo Alpinismoko Emakume taldeko kideen eskutik. Sarrera: 2 euro. Gaztelaniaz.
Martxoak 24 igandea
09:00, Iratxon
Mendi irteera: Iratxo, Arrantzaleen bidea, Trinitateko bidea, ireki berria den bidexka, saien behatokia, Haritz zaharra, Irurtzun.