Martxoaren 19an, asteartea, zeharkatuko du Korrikak Sakana, eta aurretik hainbat ekimen antolatu dituzte ibarren zehar. Esaterako, Irurtzunen martxoaren 10ean Mainamikirri ipuin musikatuaren emanaldia antolatu zuten, Korrika Kulturala eta Emakumeen Taldearen jardunaldien barruan. Martxoaren 15ean, ostirala, goizean, Korrika Txikia eginen dute eta 18an, astaelehena, Korrikaren bezperan, 17:00etatik 19:00etara, Tramankulurekin jolasak egonen dira.