Sakanako mendizaleekin mendira

Guaixe 2024ko mar. 14a, 09:59

Martxoaren 17an, igandea, Sakanako mendizale taldeak Ataun eta Lazkaomendira mendi irteera antolatu du.

Sakanako Mendizaleak taldeak martxoaren 17an, igandea, Ataun eta Lazkaomendira mendi irteera antolatu du, guztira 15,12 kilometroko ibilbidea, 606 metroko aldapa gora eta 522 metroko gain beherarekin. Irurtzundik abiatuko dira, 7:00etan, eta bazkaria Lazkaomendiko Itxurrene jatetxean izanen da. Izena emateko 609 223 681 zenbakian Migelekin harremanetan jarri behar da, martxoaren 14a baino lehen.