Emakumezkoen Lehen Senior mailako hemezortzigarren jardunaldian Ribera de Navarra izan zuen aurkari talde Xotak, Tuteran. Partida oso lehiatua izan zen, eta bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren. 18. minutuan Xotak aurreratzea lortu zuen, eta hortik aurrera borroka areagotu zen, Xotak garaipena sendotu nahi zuelako eta Ribera de Navarrak, aldiz, partidari buelta eman nahi ziolako. Baina Xotak eutsi egin zuen eta 0-1 irabazita itzuli zen etxera.
Emakumezkoen Lehen Senior mailako lehen faseko lider Errioxako Promesas EDF taldea izan da (44 puntu), eta Xota seigarren sailkatu da (16 puntu).
Asteburuan Xotak Kopako partida jokatuko du Tafatransen kontra.