Irurtzungo Pilota Klubak prest dauka Nafarroako amateur mailako pilota txapelketarik beterano eta ezagunenetako bat dena: Irurtzungo Pilota Txapelketa. Aurten 32. edizioa jokatuko da, eta guztira hamasei bikotek hartuko dute parte, afizionatu mailako pilotari bikainak guztiak.
Lehendabiziko kanporaketetan ondoko bikoek hartuko dute parte: Nazabal-Lazkoz, Urruzola-Eratsun, Murgiondo-Xoe Lazkoz, Barbajero-Mina, Azketa-Azanza, Iriarte-Garatea, Astiz-M.Lizeaga eta Arribillaga-Peñalver. Final zortzirenetan lau bikote sartuko dira lehian: Zubizarreta-Oliden, Ongay-Azpiroz, Antso-Alduntzin eta Murua-Aizpuru. Bukatzeko, final laurdenetan beste lau bikote gehituko dira: Canabal-Balerdi, Retegi Bi-Bergera, Apezetxea-Apezetxea eta Olaetxea-Cuairan.