La Peluso martxa zikloturistaren harira, txirrindularitzari buruzko hitzaldia antolatu dute martxaren antolatzailea den Irurtzungo Kirol Elkarteak apirilaren 11n, osteguna, 19:00etan, kultur etxean. Hitzaldia gaztelaniaz izanen da. Maiatzaren 11n, larunbata, izanen da La Peluso laugarren zikloturista martxa. Martxarako izena ematea zabalik dago RockTheSport webgunean, apirilaren 26ra arte. Bestetik, III. La Peluso Extreem BTT martxa irailaren 7an izanen da.