'Ezkaba' antzezlanaren emanaldia, Irurtzunen

Guaixe 2024ko api. 9a, 13:08

Apirilaren 19an, ostirala, Ezkabako espetxeko bizitza eta ihesa eszenaratzen duen lanaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean, Sendaberri programaren barruan. Apirilaren 17an, asteazkena, espetxeko historiari buruzko hitzaldia izanen da.

Ezkabako espetxeko bizitza eta ihesa eszenaratzen du Ezkaba antzezlanak. Lan hunkigarria sortu du Iluna Producciones konpainiak, eta Ezkabako espetxeko bizitza nolakoa izan zen kontatzeko konpromiso historikoa hartu ez ezik, bertako presoen, haien familien eta elkartasun sareen bizitza erakusten du ere. Apirilaren 19an, ostirala, 19:00etan, Ezkaba antzezlana Iortia kultur gunean izanen da. Sarrerak Irurtzungo Udalaren webgunean edo kultur etxean eros daitezke, 6 eurotan. Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri paisaia eszeniko berriak programaren barruan izanen da antzezlana Altsasun.

Antzezlanarekin batera, apirilaren 17an, asteazkena, 18:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian, Ezkaba espetxearen historiaren inguruko hitzaldia izanen da; espetxearen datu guztiak eta historia azalduko dute bertan. Gonbidapenak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eskura daitezke. Antzezlana eta hitzaldia gaztelaniaz izanen dira.