Areto futbola

Xotak Iruntxiki hartuko du Kopako hirugarren jardunaldian

Guaixe 2024ko apirilaren 11

Bigarren jardunaldian Lacturalerekin jokatu beharreko partida atzeratu egin zuten

Asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako Kopako bigarren jardunaldia jokatu zen. Irurtzungo Xotak Lacturale Orvina B taldearekin jokatu beharra zuen, baina bi taldeek partida apirilaren 17ra, asteazkena, atzeratzea erabaki zuten. Lehia Ezkaba kiroldegian jokatuko da, 20:30ean. 

Baina aurretik Kopako hirugarren jardunaldia jokatu beharko dute bi taldeek. Xotak Iruntxiki taldea hartuko du Irurtzunen, apirilaren 14an, igandean, 11:00etan hasiko den partidan. Momentuz, eta Xotak eta Lacturalek partida bat gutxiago jokatuta dutela kontuan hartuta, Promesas taldea da liderra (6 puntu), eta Xota laugarren (3 puntu).