Gobernuak ondasun higiezinak enkantean jarri ditu

Guaixe 2024ko api. 11a, 13:26
Ardantzeta kalearen ikuspegia. ARTXIBOA

Etxebizitza bat eta bajera dira enkante bidez salduko dituena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, erabaki zuen Irurtzunen enbargatuta dauden bi ondasun higiezin enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da (labur.eus/YeTEA). Lote bakarrean salduko ditu etxebizitza eta bajera. 

Pisua Ardantzeta kaleko hamabian dago, I. etxe-multzoan, beheko solairuan, eskaileretatik igo eta ezkerretara dago; 83 metro eta 49 dezimetro koadroko azalera erabilgarria du, horrela banatuta: atondoa, jangela egongela, sukaldea, hiru logela, korridorea, bainugela eta balkoia dauzka. Etxebizitzarekin batera, 13 zenbakia duen lokala, garajetarako erabiltzen dena, enkantean jarriko da. 24 metro eta 96 dezimetro koadroko azalera eraikia du. Higiezinok 99.259,48 euroko tasazioa dute, eta enkanteko balioa 96.260,05 eurokoa da. 

Foru administrazioak jakinarazi duenez, “lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.