Mendizaleen irteera

Guaixe 2024ko apirilaren 12a

Apirilaren 14an, igandea, Goiuri ur jauzira eta Izarrara ibilbidea eginen dute Sakanako Mendizaleek, Irurtzundik.

Sakanako Mendizaleek Goiuri Ur jauzira eta Izarrara martxa antolatu dute apirilaren 14an, igandea. 7:00etan Irurtzundik mendira abiatuko dira. Mendi irteeraren arduraduna Ismael Tilve da.