Osasuna Magna Xotak baja garrantzitsua du, Dani Saldise jokalariak denboraldia galduko duelako. Sevillan Real Betisen kontra jokatutako partidan lesionatu zen irurtzundarra, eta ondotik egin dizkioten mediku azterketek diotenez, abduktoreetan lesioa du, eta ezingo da jokoan dagoen denboraldirako osatu. Osasuna Magna Xotak lehenbailehen osatzea opa dio, datorren denboraldirako talde berdeko ezinbesteko jokalarietako bat izaten jarraituko baitu.
Lehen mailako areto futbol ligak atseden jardunaldia izan du. Apirilaren 20an, larunbata, Osasuna Magna Xotak Inter Movistar taldea hartuko du, 20:00etan, Anaitasunan. Eloy jokalariak azaldu duenez, "partida hauetarako garra atera behar dugu, harrotasuna".