Asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako Kopako hirugarren jardunaldia jokatu zen. Xotak Iruntxiki taldea hartu zuen Irurtzunen eta hiru puntuak etxean geratu ziren. Ikusgarri aritu zen Xota, eta 3 minutuko tartean hiru gol sartu zituzten Irati Gorostiagak, Ekiñe Agirrek eta Lierni Gelbentzuk, 16. minuturako 3-0 aurreratuz. Xotaren nagusitasunak aurrera jarraitu zuen, eta Nahia Morani esker, azkenean 4-1 irabazi zuen talde berdeak.
Kopako bigarren jardunaldia atzeratzea erabaki zuten bere garaian Xotak eta Lacturale Orvina B taldeak. Atzeratutako partida hori apirilaren 24an, asteazkenarekin jokatuko dute, Ezkaba kiroldegian, 20:30ean.
Gauzak horrela, sailkapenean Promesas da liderra (9 puntu) eta Xota hirugarren da (6 puntu), partida baten faltan. Kopako laugarren jardunaldian Xotak Promesas liderra hartuko du apirilaren 21ean, igandea, 11:00etan Irurtzungo Atakondoa kiroldegian.