Iratxo elkarteak antolatzen duen eta apirilaren 27an izango den Sakanako Ibilaldiaren bidez, aurten, Palestinara sarbide bakarra duen UNRWA Nazio Batuen Erakundeko Agentzia lagunduko dute, eta aurretik, apirilaren 21ean, igandea, Krisi humanitarioa Palestinan. Gatazakaren gakoak (Crisis humanitaria en Palestina. Las claves del conflicto, gaztelaniaz) hitzaldia antolatu du mendizaleen elkarteak, 18:00etan, Irurtzungo kultur etxean. Hizlaria Lidon Soriano izanen da, osasun larrialdetako mediku eta erizaina, Palestinan 20 urteko esperientzia duena. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.