Pilota

Irurtzungo Pilota Txapelketa, aurrera

Guaixe 2024ko apirilaren 25a

Apirilaren 24an jardunaldia hartu zuen Bi Aizpe pilotalekuak

Irurtzungo Pilota Klubak antolatuta, martxan da Nafarroako amateur mailako pilota txapelketarik beterano eta ezagunenetako bat dena: Irurtzungo Pilota Txapelketa. Aurten 32. edizioa jokatzen ari eta guztira hamasei bikotek hartuko dute parte, afizionatu mailako pilotari bikainak guztiak. 

Atzo, apirilak 24, final zortzirenetako partidak jokatu ziren. Emaitzak:
-Lehen  maila: 
I.Amiano-Oliden (Aurrera Tolosa-Lapke) 13 / Astiz-M.Lizeaga (Larraun-Hernani) 22
-Lehen maila: 
Landa-Alduntzin (Zugarralde) 22 / Labaka-Irazustabarrena (Aurrera Tolosa-Intxurre) 21