Areto futbola

Jipoi gogorra jaso zuen Xotak

Guaixe 2024ko api. 25a, 11:20
Xotakoak, Roberto Martil entrenatzailearekin. XOTA

Emakumezkoen Senior Kopako laugarren jardunaldian estropezu egin zuen talde irurtzundarrak

Emakumezkoen Senior Kopako laugarren jardunaldian Xotak Promesas taldea hartu zuen, ligako irabazlea hain zuzen ere, eta errioxarrak irurtzundarren gainetik pasa ziren. 0-8 irabazi zuen Promesasek, Xota dardarka utzita. 

Kopako hirugarren multzoko liderra Promesas taldea da (12 puntu). Xota hirugarren da (6 puntu). Apirilaren 26an, ostirala, Xotak Berriozarren jokatuko du, sailkapenean bigarren den Mendialdea B taldearen kontra, 20:00etan.