Gerrari buruzko obra bat da Un día de campo, Irurtzungo antzerki taldearen antzezlana. Antzerkigileek zelai nahaspilatsuekin jolastu nahi izan dute; Gilan, Arrabalen eta La Codorniz aldizkarietan oinarritu dira antzezlana sortzeko, eta gerraren zentzugabekeria islatzen saiatu dira. Barre egin nahi diote, graziarik ez izan arren, gerrak egiten dituztenei, ideia absurduei eta bultzatzen dituzte ideia kriminalei. Maiatzaren 3an, 4an eta 5ean, Un día de campo antzezlanaren emanaldiak eginen ditu Irurtzungo antzerki taldeak, 19:00etan, kultur etxean. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udalaren webgunean eta kultur etxean bertan.