Apirilaren 26an, ostirala, Xotak Emakumezkoen Senior Mailako Kopako bosgarren eta azken jardunaldia jokatu zuen Berriozarren, Mendialdea B taldearen kontra. Partida oso lehiatuan, lehen txanpan bi taldeak parez pare ibili ziren, Mendialdea aurreratu zelako baina berehala Iranzu Zarranzek bana berdindu zuelako. Gutxika, Mendialdea partidaren kontrola hartzen hasi zen, eta ia konturatu gabe 4-1 aurreratu zen. Xotak ez zuen etsi eta Nahia Moranek sartutako golari esker 4-2 gerturatu ziren, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta Xotak ez zuen punturik bildu. Senior Mailako Kopako hirugarren multzoan Promesas sailkatu da lehena (15 puntu), Mendialdea B bigarren (12 puntu) eta beraiek egin dute aurrera Kopan. Xota laugarren sailkatu da (6 puntu) eta kopatik kanpo geratu da. Beraz, talde irurtzundarrak aurtengo denboraldia despeditu du.