Pilota

Irurtzungo Pilota Txapelketa, final laurdenetan

Guaixe 2024ko maiatzaren 2a

Maiatzaren lehenean final laurdenetako lehen saioa jokatu zen

Irurtzungo Pilota Klubak antolatuta, Nafarroako amateur mailako pilota txapelketarik beterano eta ezagunenetako bat jokatzen ari da: Irurtzungo Pilota Txapelketa. Aurten 32. edizioa jokatzen ari eta guztira hamasei bikote ari dira parte hartzen, afizionatu mailako pilotari bikainak guztiak.

Maiatzaren lehenean, final laurdenetako lehen saioa jokatu zen. Emaitzak:

-Lehen maila: Astiz-M.Lizeaga (Larraun-Hernani) 19 / Etxaniz-Apezetxea (Bergara-Umore Ona) 22
-Lehen maila: Murua-Aizpuru (Soraluze-Aurrera Tolosa) 22 / Landa-Irazustabarrena (Zugarralde-Intxurre) 05