Irurtzungo festetako kartel lehiaketa

Guaixe 2024ko mai. 6a, 15:20

2023ko Irurtzungo festak. ARTXIBOA

Irurtzungo Udalak festak iragarriko dituzten kartelen lehiaketak martxan jarri du.

Uztailaren 17tik 21era ospatuko diren Irurtzungo festetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du Irurtzungo Udalak. Proposamenak maiatzaren 27ra arte aurkez daitezke, udaletxean. Kartelean IRURTZUNGO JAIAK / Uztailak 17 21 julio 2024 / FIESTAS DE IRURTZUN testua agertu behar da.

Hiru kategoria daude: haurren 5 eta 10 urte bitarteko haurrak eta 11 eta 14 urte bitartekoak, eta helduen modalitatean 15 urtetik gorakoak. Haurren kategoriako irudiak A3 tamainakoak izan behar dute, eta kartelin baten gainean aurkeztu behar dira. Helduen kategorian kartulina ed oeuskarri gogor baten gainean aurkeztu behar dira eta, 60 cm-ko altuera eta 42 cm-ko zabalera izanen dute.

Sariak, modalitateka, 75 euro, 100 euro eta 400 euro izanen dira. Epaimahaiak erabakiko du zein izanen diren kartel irabazleak.

Lehiaketaren oinarri guztiak irurtzun.eus webgunean.