pilota

Retegi Bik eta Bergerak Irurtzungo Pilota Txapelketan aurrera

Guaixe 2024ko mai. 7a, 11:48

Retegi Bi eta Bergera gailendu ziren lehen mailako final laurdenean. PILOTAREN TXOKOA

Maiatzaren 3an eta 4aan lehen eta bigarren mailako final laurdenetako partidak jokatu ziren. Bigarren mailan Lizarragak (Irurtzun) final laurdena gainditu zuen

Irurtzungo Pilota Klubak antolatuta, Nafarroako amateur mailako pilota txapelketarik beterano eta ezagunenetako bat jokatzen ari da: Irurtzungo Pilota Txapelketa. Aurten 32. edizioa jokatzen ari eta guztira hamasei bikote ari dira parte hartzen, afizionatu mailako pilotari bikainak guztiak.

Maiatzaren 3an lehen mailako final laurdenetako partida jokatu zen. Emaitza:
Lehen maila: Retegi Bi-Bergera (Irurtzun) 22 / Gutierrez-Azanza (San Cosme-Irurtzun) 10

Maiatzaren 4an, bigarren mailako final laurdenetako saioa jokatu zen. Emaitzak:
Bigarren  maila:  
-Garcia-Santesteban (Oberena) 22 / X. Ruiz-Alvarez de Eulate (Txukun Lakua) 14
-De la Torre-Tabar (Lagunak Barañain) 17 / Otxoa-Erle (Lapke) 22
-Tirado-Lizarraga (Beti Onak-Irurtzun) 22 / Iriarte-E.Galarza (Larraun) 16