Irurtzungo irakurle taldearen topaketa

Guaixe 2024ko maiatzaren 7a

Maiatzaren 15ean, asteazkena, 'Animalia domestikoak' liburuari buruz hitz eginen dute, Pikuxarren.

Esti Martinezen Animalia domestikoak liburua mintzagai izanen da maiatzaren 15ean, asteazkena, 19:00etan, Pikuxarren. Aizpeako eta Pikuxarreko irakurle taldearen hilabete honetako irakurketa da; informazioa eta ale bat maileguan jasotzeko 616017997 zenbakira mezu bat bidali behar da.