Pilota

Irurtzun klubeko bikoak herriko txapelketan aurrera

Guaixe 2024ko mai. 9a, 09:45

Irurtzungo Pilota Txapelketako final laurdenetako bi partida jokatu ziren, eta Irurtzun klubeko bi biko finalerdietarako sailkatu ziren

32. Irurtzungo Pilota Txapelketan 16 bikote aritu dira lehian, eta orain final laurdenetan murgilduta daude. Atzo, maiatzak 8, bigarren mailako eta lehen mailako partida bana hartu zituen Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuak. Emaitzak:

-Lehen maila: Bustince-Salcedo (Irurtzun) 22 / Romero-Olaz (Beti Onak) 05
-Bigarren maila: Olaetxea-Cuairan (Irurtzun) 22 / Murgiondo-X.Lazkoz (Irurtzun-Oberena) 09