Iratxo elkartearen eguna ospatuko dute maiatzaren 18an, larunbata, eta bezperan ere ospakizunak izanen dira. Hortaz, maiatzaren 17an, ostirala, Tranfugas taldearen kontzertua izanen da, elkartean, sarrerak doan.
Larunbatean, Iratxoko bazkide egunean, Itxasperri helmuga duen mendi irteera eta paseotxoa prestatu dituzte. Mendi irteera 8:30ean abiatuko da eta elkartetik atera eta baltsatik, uxotegietatik, Txaperen Bordatik eta Itxasperrira ibilbidea eginen dute, eta pasealdia 9:15ean abiatuko da eta Iratxotik Izurdiagara, Urritzolara eta Etxarrengo pistatik Etxarrenera iritsiko dira, Itxasperri amaitzeko. Arratsalderako akordeoilariarekin ronda eta FidelShow antolatu dute ere.
Iratxoko Eguna
Maiatzaka 17 ostirala
19:00 Transfugas taldearen bertsio akustikoen kontzertua, Iratxo elkartean.
Maiatzak 18 larunbata
08:30 Mendi irteera: Iratxo, baltsa, uxotegiak, Txaperen Borda eta Itxasperri, elkartetik.
09:15 Pasealdia: Iratxo, Izurdiaga, Urritzola, Etxarrengo pista, Etxarren eta Itxasperri, elkartetik.
17:00 Ronda akordeoilariekin.
20:00 FidelShow.